viernes, 8 de febrero de 2019

GIZARTE ERALDATZEKO JARDUNALDIAK: ARTEA GIZARTEA ERALDATZEKO TRESNA GISA

UNRWA Euskadik gizartea eraldatzeko metodologia artistikoak lantzeko jardunaldiak antolatuko ditu Donostian otsailaren 5 eta 6an. Jardunaldien helburua Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko ikasleek Ekialde Hurbileko, eta bereziki Palestinako biztanleria errefuxiatuak jasaten duen egoerari buruzko aurreiritzi kulturalak eta genero aurreiritziak apurtzea da.

Jardunaldietan metodologia artistikoak izango dira ardatza,  eta eraldaketarako hezkuntzarako nahiz errealitatearen ikuspegi kritiko baterako tresna gisa duten balioan sakonduko da.

UNRWA Euskadik eta hezkuntza arloan mintzalari adituek parte hartuko dute:

UPV/EHU Fakultateko irakasleak diren Estibaliz Aberasturi-Apraiz eta Jose Miguel Correa Gorospe ( Elkarrikertuz Ikerketa Taldea) Hitzaldia: "Proposamen artistikoetatik pedagogikoa asaldatzea",
ALBOAN GKE Ikasketa eta Formakuntzako teknikaria Inés Vicente Barbero, edo SERSO San Viator GKEko Hezkuntza teknikariak Janire Castresana Blanco eta Sergio Mediavilla García. Gainera, tailer praktikoak Hortzmuga antzerki taldeak, Ana Apikak, ipuin kontalaria, eta Susanna Martinek, Gaza Amal komikiaren egilea, dinamizatuko dituzte.

Lekua: UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatea. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola.
Dataa: 2019ko otsailaren 5 eta 6an
Ordutegia: Lehenengo eguna: 8.15etatik 13.30tara | Bigarren eguna: 9.00etatik 13.30tara

No hay comentarios:

Publicar un comentario