Egape, Urnietako ikastola, IKT-ak 2 urteko gelan
Ikasgela barruan ez daude ordenagailuak haurren eskura. Hau da, irakasleek beraien portatilak dituzte altzairu baten gainean, baina haurrak ikasgelan dauden bitartean ez dituzte erabiltzen. Egia da, ikasgela kanpoan txoko bat dagoela non pantaila taktil handi bat dagoen, baina ez du funtzionatzen.
Nire praktikaldian, momnetu puntualetan erabili ditugu IKT-ak. Esaterako, euri asko egin zuen egun batean eta ezin ginen parkera atera, ez dagoelako estalia. Orduan, jangelara joan baino lehenago erabaki genuen portatilean Pirritx eta Porrotxen bideo bat jartzea, non haurrak haien abestiak abesten zituzten eta koreografia zuten dantzatu ahal izateko.
Beste momentu bat izan zen arratsalde batean, non haur gehiegi geratu ziren siestan orduan ezin genituen haurrak kontrolatu eta momentu berean pixohiala aldatu. Erabaki genuen ikasgelan portatilarekin bideo bat jartzea. Honek izugarrizko gatazka sortu zuen gurasoen artean. Izan ere, esaten zuten haiek seme-alabek ezin dituztela pantailak ikusi eta ez dituztela haien onurak ikusten. Guraso hauek irakaslearekin bilera eskatu zuten pantailaren erabilera arrazoitzeko.
Bilera horretan gurasoei esan zitzaien pantaila baliabide bat dela. Hau da, ez dugula egunero erabiltzen, baina noiz behinka ongi etortzen dela. Gainera, ez zaizkie bideoak jartzen non haurrak eserita egoten diren, baizik eta, abesteko eta dantzatzeko bideoak izaten dira eta honek haurraren mugimendua baita hiztegia lantzeko laguntzen duen. Hainbat arrazoi aipatu ondoren, guraso haiek jarraitzen zuten esaten pantailaren erabilera txarra dela eta haien alabak ez zituela ikusi behar.
Gertatutakoaren ondoren, ez genituen berriro bideoak jarri, baina, bai esan zitzaien familiei bideoak jartzen jarraituko genuela. Izan ere, pantailak onurak ekar ditzake haien erabilera txarra ez badugu egiten.
Malen Gasamanes, 2024


